XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Hodeien aldera jo du errepidea erdibitzen zuen lorategia atzean utzita.

Behera egiten du zubi berriko bihurguneak, adreiluzko dorrearen aurrera irten duen arte.

Bestaldetik pasatu den arren begira-begira euki ditu ateko soldaduak burdina beltzeko atetik.

Matrikulaz ohartu da.

Han, armada-buruen bizileku zirudien auzunean zeuden gerora bertan ere ezagutuko dituen publizitate hesiak, paperezko lauki atalez eginak.

Zorion beteko aurpegi irribarretsuak erakusten zituzten, erretzen, edaten edo josteko makinak erabiltzen.

Txikiagoak ziren etxeak orain.

Behin gainera helduta, zelai-zelaian dago eta lasaiagoa egin da auto eta kamioien joan-etorria.

Ispilutik, goibeltzen eta gabetzen doan orbaina da hiria muinoaren gibelean.

Zuzen egiten zuen bideak, lursail malguberriek lagundu zioten parkineko emakumearen irudia buruan izan zuen bitartean.

Bakandu eta gorritu egiten ziren etxeak orain.

Mercedes batek aurreratu zuen, eta bere atzetik joaten saiatu zen tarte luze batean, haren argi gorriak bizten zirenean bakarrik sakatuz galgari, haltz luze batzuen hostopean bolantearen dardarak makaltzera behartu zuen arte.

Gelditzekoa egin zuen, lotugabeko animalia bat igerri zuen bere barnean.

Zeruak gero eta tarratada handiagoak zituen zenbat eta Pancorbora gehiago hurbildu.

Gorriagoak dirudite harkaitz gordinek aitzinean.

Arras biziagoak haranzkoan baino.

Esan lezake; izpiak amatatzen gordeko ditu.

Depositokoak ahitu artean jarraitu zuen.

Begiratzen zuen lekura begiratu, garagarraren berdeak betetzen zizkion begiak.

Herririk gabeko hilerri baten ondoko gasolindegian geratu zen.